Sumatrako zirrikitua

Kristina Berasain Tristan.
2003ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
AM suntsitu behar da. Hiltzeko trebatuak izan zarete, eta bere kideak jarraitu behar dituzue haiek erabat amaitu arteraino». Indonesiako indar militarren buru Endriartono Sutartok bere ofizialei maiatzaren 20an esandako hitzak dira, Indonesiako Gobermuak Sumatrako ipar-mendebaldean dagoen Aceh eskualdean lege martziala ezarri eta hurrengo egunean esandakoak. Geroztik, GAM Gerakan Aceh Merdeka Aceh Askatzeko Mugimendua taldeko ustezko 500 kide hil dira hauetako batzuk herritar zibilak zirela salatu dute giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteek. Denbora tarte horretan armadako 40 kide hil dira. Asteburu honetan, gutxienez 17 pertsona hil dira eskualdean 15 ekintzaile eta zibil bi.

Independentzia aldarrikatzen duen GAM Aceh Askatzeko Mugimenduaren eta Indonesiako Gobernuaren artekoharremanak maiatzaren 18an hautsi ziren, Tokion izandako azken bileraren ostean. 2002. urteko abenduan sinatu zuten bi aldeek bake hitzarmena eta, geroztik, su-etena errespetatu badute ere, bost hilabeteotan kolokan egon da etengabe. Mesfidantza nabarmena izan da: agintariek uste izan dute ekintzaileek ez zituztela armak erabat utziko, eta GAMeko kideak, berriz, beldur ziren independentziaren aldarria aintzat hartuko ez zutela.

Finean, usteak egia bilakatu dira, eta bi aldeen mamuek gorputz hartu dute. Harremanak hautsi eta hurrengo egunean, Indonesiako Gobernuak lege martziala ezarri zuen Acehen. 28.000 soldadu bidali zituen Sumatrako eskualdera, eta ahaztezina da airez bota zituzten 600 paraxutisten irudia. Armadako indarren kopurua gehituz joan da azken hilabeteotan eta egun 45.000 kide ditu.Halaber, nazioarteko kazetarien presentzia debekatu zuen Jakartak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aceh eskualdetik atera zitezela eskatu zuen.

Abenduaren 9an hitzartu zuten bake akordioa bi aldeek, Genevan, bitartekarien laguntzari esker. Bertan, su-etenaz gain, ekintzaileak armak uzteko erabakia har zezatela eskatzen zuen Gobernuak. Aceh Askatzeko Mugimenduko ordezkariek independentziaren asmoak baztertu eta 2004. urtean hauteskundeak egiteko hitza lortu zuten, eta gobernu autonomo bat osatzeko akordioa. Gobernua erregaien irabazien %70ekin geratuko litzateke.>

Erregaia independentziaren oztopo

Tartean, afera txiki ugari dagoen arren, erregaien auzia da gatazkaren oztopo handiena. Aberatsa da oso Sumatrako ipar-mendebaldeko eskualdea petrolio eta gas naturaletan. Eta Jakarta ez dago prest bertatik ateratzen dituen irabaziei adio esateko. 1997. urtean Indonesiako petrolio esportazioen %17k Acehen izan zuen jatorria, eta mozkin horien %3 baino ez zen gelditu eskualdean. GAMeko kideek independentzia izan dute aldarri nagusi, baina eskualdean dagoen txirotasuna ere salatu dute.

«Gobernuak ez dio inoiz utziko Acehri independentzia lortzen», esan du Indonesiako presidente Megawati Sukar- noputrik. Autonomiaren eremuan amore emateko prest agertu da, neurri batean, Jakarta; independentziaren aldarria, aldiz, erabat ukatu du. GAMeko ekintzaileek, berriz, horixe dute helburu, eta independentzia lortu bitartean armak erabiltzeko prest agertu dira. Baktiar Abdula GAMeko ekintzaileak ere Suedian dago erbestean, Stockholmen sekula ez dutela onartuko autonomia. «Ekintzaileek erabateko independentzia dute amets», esan du BBC telebista kateari eskainitako elkarrizketan.

GAM 1976. urtean sortu zen Sumatrako ipar-mendebaldean dagoen eskualdearen independentzia aldarrikatzeko. Azken urteotan gobernuaren eskumenak handitzea lortu dute, eta lege propio bat ere lortu dute: sharia>, lege islamikoa, alegia.

Egun 5.000 gerrillari ditu GAMek eta urte hauetan guztietan >hogeita zortzi urte irauten du dagoenekogatazkak 10.000 hildakotik gora izan dira eskualdean. Borrokek 23.000 desplazatu eragin dituzte. Istiluak konpondu ezean, errefuxiatuen kopurua 300.000 pertsonatara ailega daitekeela ohartarazi berri du UNESCOk.

Armadaren jazarpena salatu du NBEk

Aceh eskualdean lau milioitik gora biztanle bizi dira. Beldur dira. Kexu dira. Indonesiako Armadaren erasoak gero eta gogorragoak dira. NBE Nazio Batuen Erakundea kezkatuta agertu da eta soldaduak gizarte zibilari egiten ari zaizkion jazarpena salatu du. Hainbat lekukoren arabera, hilketak, torturak eta mehatxuak nagusi dira. Indonesiako militarrek akusazioa ukatu dute. «Ez dugu zibil bakarra ere hil», adierazi du Endang Suwarya komandan-teak. Jakartatik, ordea, erre-beldeak herritarren artean ezkutatzen direla, eta ekintzaileak eta herritar soilak bereiz-tea ez dela erraza jakinarazi dute.

Hezkuntza sistemak ere kalte handiak jasan ditu; azken hilabeteotan 150 eskola suntsitu dituzte, eta 60.000 ume eskolarik gabe daude geroztik.

Indonesiako milaka uharteetan, urteetan erresistentziaren sinbolo izan den Sumatrako eremuan, Acehen, independentziaren zirrikitua handitzen ari da.>

z

Datua



500

Indonesiako Gobernuak joan den maiatzaren 19an lege martziala ezarri zuenetik 500 errebelde hil dira Sumatrako ipar-mendebaldeko Aceh eskualdean armadaren erasoetan. Denbora tarte berean hil diren militarrak, berriz, 40 inguru dira.

P

ERAGINA



13.000 puskatan

zatitzearen beldur



Papua-Ginea Berria, Kalimantan, Molukak, Irian Jaya, Borneo eta Sumatra uharteetako mugimendu independentistentzat eredu izan dira Ekialdeko Timor batetik, eta Aceh bestetik. Indonesiako agintariak beldur dira Acehek burujabetza lortuz gero beste uharteetan borrokak areagotu eta herrialdea osatzen duten 13.000 uharteak zatituko ote diren. Indonesiako Estatuaren etorkizuna arriskuan dagoela uste dute, azken finean, Hassan Wiraduya Atzerri ministroak esan duenez.

Indonesian 220 milioi lagun bizi dira, eta etnia zein erlijioso ezberdintasunei bizi-baldintza kaskarrak gehituz, eusteko zaila den egoera sortu da. Milioika herritar desplazatzea eragin dute burujabetza eta erlijio borrokek.

Moluka uharteetan milaka lagun hil dira talde kristauen eta islamikoen arteko borroketan. Borneon, dayaken (nekazari eta ehiztariak tradizioz) eta kolono madurarren arteko gatazkak herritarrak desplazatzea eragin du.

Ekialdeko Timor iazko maiatzetik da burujabe. Orduan, Jakartak ohartarazi zuen beste uharteen egoera ez zela berbera, 1945ean Herbehereek utzi zituztenetik Indonesiaren menpe egon direlako. Timor 1975ean inbaditu zuen Indonesiak, Portugalek kolonia utzi ondoren. >

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.