Surten sartu dira matxinoak, Gaddafiren jaioterrian, eta auzo bat okupatu dute

2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Erregimenaren aldeko indarrek lau gune dituzte kontrolpean Libia osoan: Bani Ualid (Tripolitik 150 kilometro hego-ekialdera), Sabha (basamortuan, hiriburutik 750 kilometrora), Jufrako oasia, eta Surt. Azken hiri horretan sartzea lortu dutela jakinarazi dute matxinoek. Gaddafiren jaioterria da, eta, horregatik, garrantzi sinboliko handia du bi aldeentzat.

Mohamed Obeid milizianoak jakinarazi duenez, auzo bat okupatzea lortu dute erreboltariek, hiriaren mendebaldetik sartuta. Misratako Otsailaren 17ko Aliantzako kidea da Obeid, eta Surten sartu diren lehenbiziko milizianoak Misratakoak direla erran du. Hiri hori Surt eta Tripoli artean dago, eta gatazkaren hasieran mendebalde osoa Gaddafiren kontrolpean zegoen bitartean, matxinoek hilabeteetan eutsi zioten setioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.