Energia nuklearra

Sute bat izan da Frantzia iparraldeko zentral nuklear batean

Gravelinesko zentral nuklearrean, Frantzian iparraldean, sute bat izan da. Dunkerqueko Prefeturako iturriek azaldu dutenez, suhiltzaileek berehala kontrolatu dute sua, eta ez dago inolako arazorik. Halaber, inolako momentutan "kutsadura arriskurik" ez dela izan azpimarratu dute.

2003ko irailaren 5a
11:32
Entzun
Zentraleko erreaktore batetik hurbil, erregai nuklearra gordetzen duten biltegi batean piztu da sua, agi denez, argindar sistemako arazo baten ondorioz. "Ke handia eta usain sarkorra" atera da zentraletik, baina agintarien arabera, inolako unetan ez da izan "kutsadura arriskurik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.