Azken orduetan suteak zabaldu dira Grezia mendebaldean eta hegoaldean, eta, gutxienez 44 lagun hil dira garrek harrapatuta. Greziako komunikabideak kopuru hori ematen ari dira, baina iturri ofizialek 41 heriotz baieztatu dituzte. Bertako biztanleak ez ezik, turistak ere badaude hildakoen artean.
Greziako Suhiltzaileek Departamenduak agertu duenez, gutxienez 30 lagun hil dira Peloponeson, medebaldean, Zaharo hiritik hurbil. Inguru hartan suhiltzaileak etxerik etxe suteek harrapatutako jendea ateratzen dabiltzala agertu dute iturri horiek. Dagoeneko hiru suhiltzaile hil dira Peloponesoko erreskateetan, eta bertako bizilagunen kiskalitako hainbat gorpu atera dituzte salbamendu taldeek.
Hegoaldean, berriz, Arehoro inguruan, gutxienez sei lagun hil dira. Biktima kopurua datozen orduetan handitu egin daitekeela ohartarazi dute agintariek.
Larrialdi egoera eta piromanoen susmoa
Sutea ehunka gunetan zabalduta dagoela agertu, eta larrialdi egoera ezarri du Costas Caramanlis Greziako lehen ministroak herrialde osoan. Hainbeste sute hainbeste gunetan sortzea ezin dela kasualitatea izan iritzi dio, eta piromanoen ekintzaren susmoa agertu du. "Estatuak bilatzeko eta zigortzeko ahalegin guztia egingo du", ohartarazi du.
Mundua
Suteek hartu dute Grezia, eta larrialdi egoera ezarri dute
Gutxienez, 46 lagun hil dira. Piromanoen susmoa dutela agertu du Caramanlis lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu