Mundua

Suteen ondorioz, 13.000 lagun aterararazi dituzte Kanariar Uharteetan beren bizilekuetatik

2007ko uztailaren 31
18:15
Entzun
Kanariar uharteetan indarrean dauden sute handien ondorioz 13.000 lagunetik gora beren bizilekuetatik aterarazi dituzte, garrek harrapatzeko arriskuan daudelako. Tenerife uhartean 8.400 dira beste leku batzuetara eraman dituzten biztanleak, eta Gran Canarian, berriz, 5.200. Dagoeneko 26.000 hektarea lur kiskali dituzte suteek, erdiak Tenerifen eta beste erdiak Gran Canarian.

Cristina Narbona Espainiako Ingurumen ministroak egoera "alarma handienekoa" dela adierazi du, eta Kanarietara suteen kontrako baliabide gehiago bidaliko dituztela agindu. Kanarietako Gobernuko presidente Paulino Riverok, berriz, landa eremuaren ezaugarriengatik suteak itzaltzeko zailtasun handiak dituztela ohartarazi du, eta helikopteroak liratekeela garrei aurre egiteko modu eragingarri bakarra. Haize eta tenperatura handien ondorioz, ordea, helikopteroak aireratu ezinik dabiltza.

Joan den astebukaeran basozain bat atxilotu zuten suteetako bat piztu izana leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.