mundua

Suu Kyik Myanmarko Konstituzioa "errespetatu" egingo du, baina ez dio "babesa" emango

Myanmarko Parlamentura joateari uko egin diote hark eta haren alderdiko kideek, karguari zin egiteko eskakizunak aldatzen ez diren bitartean.

2012ko apirilaren 23a
13:10
Entzun

Myanmarko Parlamentuan hutsik jarraitzen du Aung San Suu Kyi NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiko buruaren aulkiak. Haren alderdiko kideek ere parlamentura ez joatea erabaki dute, karguari zin egiterakoan Konstituzioa "babestea" eskatzen zaielako, eta haiek ez dutelako hori onartzen.

Alderdiko kideek Parlamentuan ez izatea erabaki dute, eta Konstituzioa "babesteko" konpromisoa hartu beharrean, Konstituzioa "errespetatzeko" konpromisoa hartu ahal izatea eskatu dute.

Ohn Kyaing alderdiko bozeramaileetako batek adierazi berri du soilik baldintza hori aldatzen bada joango direla parlamentura.

Pasa den ostiralean alderdiak gutun bat bidali zion Thein Sein presidenteari auzia konpontzeko, Auzitegi Konstituzionalarekin izandako negoziazioek huts egin ondoren.

Europako Batasunak bertan behera utzi ditu gaur Myanmarren aurka jarrita zituen zigorrak, herrialdean izaten ari diren "aurrerapenen" ondorioz.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.