Atzo onartu zuen legea Txinako Nazio Asanbladak. Taiwanek bere kabuz independentzia deklaratzen badu, herria indarrean hartzea ahalbidetzen du legeak. Taiwanek Txinarekin bat egitea onartzen badu, abantaila ugari ematen dizkio lege horrek, baina independentzia aldarrikatzen badu, haien kontra indarrez egiteko ahalmena du, orain, Txinak.
Taiwanek "gogor" kritikatu dulegea, eta iragarri duenez, "Taiwanen interes nazionala defendatzeko" ahal duena egingo du Gobernuak.
Txina
Taiwanen independentzia ekiditeko legea onartu du Txinak
Taiwanek bere kabuz independentzia deklaratzen badu, herrialde horren kontra indarrez ekitea ahalbidetzen duen legea onartu du Txinak. Taiwanek gogor gaitzetsi du Txinak onartutako legea, eta esan dutenez, "Taiwanen interes nazionalak defendatzeko, Gobernuak ahal dituen neurri guztiak hartuko ditu". Lege hori Asia osoarentzat "arriskutsua" dela gaineratu dute, eta beraz, nazioarteari laguntza eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu