M-11, sarraskia Madrilen

Talde Islamiar Borrokalari Marokoarra erakundeari egotzi dizkio Acebesek Madrilgo atentatuak

Angel Acebes Espainiako jarduneko Barne ministroak Madrilgo sarraskiaren inguruan orain arte egin diren ikerketen eta polizia operazioen berri eman du gaur. Talde Islamiar Borrokalari Marokoarra izeneko erakunde bati egotzi dizkio atentatuak, baina esan du litekeena dela talde hori beste "erakunde terrorista batzuekin" harremanetan egotea. Espainiako Segurtasun Indarrek 23 pertsona atxilotu dituzte gaur arte sarraskiarekin zerikusia dutelakoan; haietatik 14 espetxean daude, 5 auzitik kanpo utzi dituzte eta lau deklaratzen ari dira.

jarraia4047.jpg
2004ko martxoaren 30a
17:02
Entzun
Acebesek emandako azalpenen arabera, atxilotuetako bi espiniarrak dira, beste bi indiarrak, lau Siriakoak, eta, gainerakoak, marokoarrak — azken horietako batzuk herritartasun espainiarra dutela zehaztu du ministroak—.

Operazioak aurrera eramateko lekukoek emandako laguntza eta CNI Espainiako Inteligentzia Zentroaren lana goraipatu ditu Acebesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.