Talibanei pixa eginez marineek egindako bideoa «deitoragarria» da, AEBen ustez

YouTuben jarri eta polemika sortu du; Pentagonoak agindu du ikertu egingo duela gertatutakoa

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
AEBek talibanekin bake negoziazioak hasiko dituztela esan eta ordu gutxira marine estatubatuarren gaineko bideo bat jarri dute YouTuben, eta sekulako zalaparta eragin du. Horrenbesteko zalaparta sortu du, non Pentagonoak agindu baitu ikertu egingo duela zer gertatu zen. Talibanei «ankerra» iruditu zaie bideoan ikusten dena, baina negoziazioekin jarraituko dutela esan dute. Eta AEBei «deitoragarria» iruditu zaie bideoa: lau soldadu agertzen dira, marine-en uniformez jantzita, ustez hiru talibanen gainean. Odoleztaturik daude gorpuak, eta marine batek hildako bati «egun ona izan» esaten entzuten da. CNNren arabera, Pentagonoko arduradunek uste dute bideoa benetakoa dela eta Afganistanen gertatua.

Leon Panetta Defentsa idazkariaren hitzetan, «erabat desegokia da» jarrera hori, eta talibanen bozeramaile Zabiualah Muyahidentzat, «inbaditzaileak are gehiago gorrotatzen» laguntzen dute horrelakoek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.