Mundua

Tamil Tigreen buruzagi politiko nagusia hil du Sri Lankako armadak

LTTEko buruzagitza politikoaren egoitza bonbardatu dute Kilinochin, eta S.P. Thamilselvan buruzagi nagusia eta zuzendaritzako beste bost kide hil dituzte.

2007ko azaroaren 2a
10:34
Entzun
S.P. Thamilselvan LTTE tamil tigreen gerrillako adar politikoaren buruzagi nagusia eta zuzendaritzako beste bost kide hil ditu Sri Lankako armadak, bonbardaketa batean. LTTEko iturriek jakinarazi dutenez, beren egoitzetako bat bondardatu du armadak 06:00 aldera (01:00 Euskal Herrian), Thamilselvan eta zuzendaritzako beste kideak bilera bat egiten ari zirela.

Thamiselselvanen heriotzak Sri Lankako gatazkan eragina izango duela uste dute analistek. Bilakaera bi eratakoa izan daitekeela agertu dute, ordea: alde batetik, tamil tigreen gerrillarentzat kolpe handia izan daitekeela eta haien ekintza gaitasuna urritu dezaketela uste dute. Bestetik, ordea, kontrako eragina izan dezakeela: amorrua piztu, eta neurririk gabeko ekintza armatuak abiarazi.

Sri Lanka iparraldean tamilak nagusi dira, eta estatu independente baten sorrera aldarrikatzen dute. 80.eko hamarkadan altxatu zen armetan LTTE gerrilla, eta harrezkero etengabeko borrokan bizi dira Sri Lankako armadarekin. 65.000-80.000 lagun artean hil dira gatazka hasi zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.