Ikerketa atzera botatzeko egungo lehentasuna atentatuen egileak harrapatzea dela argudiatuko du Blairrek, eta ikerketak agintarien arreta helburu horretatik aldenduko lukeela.
Ikerketa eskariari ezezkoa erantzuteaz gain, Komunen Ganberako gaurko hitzaldian etorkizunera begira tankera horretako atentatuak galarazteko proposatzen dituen neurrien berri emango du Blairrek. Europako Batasuneko gobernuen artean segurtasun arloko lankidetza areagotzea proposatuko du Londresko Gobernuko lehen ministroak, eta neurri zehatzen berri Charles Clarke Barne ministroak emango du. Hain zuzen ere, Clarkek iragarriko du EBko gobernuei eskatuko dietela telefono zein Internet bidezko komunikazio mugimenduen erregistroak urtebetez gordeta edukitzeko, eta poliziei haien berri izateko baimena emateko.
Erresuma Batuko tropek Iraken jarraituko dute
Bestalde, Erresuma Batuko Defentsa ministroak, Jhon Reidek, baieztatu du Londresek ez dituela tropak Iraketik aterako. Beharrezkoa den artean, Iraken jarraituko dutela esan du Reidek. “Erresuma Batuko indarrek aurrerantzean izango duten jarrera ez dugu erabaki” gaineratu du Defentsa ministroak. Nolanahi ere,Reidek zehaztu du Erresuma Batuaren asmoa dela Irakeko indarren esku lagatzea segurtasunaren kontrola, baina hartarako gai direnean.
Atzo, ‘Mail on Sunday’ egunkarian argitaratutako informazioa ez dela egia esan du Jhon Reidek: Londresek eta Washingtonek tropak Iraketik ateratzeko asmoa dutela zihoen argitara emandako informazioak. Horren aurrean, Defentsa ministroak gezurtatu egin du zabaldutakoa, eta argi utzidu beharrezkoa den arteanIraken jarraituko dutela.
Erresuma Batua / Londresko sarraskia
Telefono eta Internet bidezko komunikazioen kontrola areagotzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak
Atentatu handiei aurrea hartzeko eta eragozteko telefono eta Internet bidezko komunikazioaren gainerako kontrola areagotzea proposatuko die Londresek Europako Batasuneko gainerako gobernuei. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa ez dago prest, ordea, Alderdi Kontserbadoreak segurtasun akatsei buruz eskatu duen ikerketa onartzeko. Arratsaldean emango ditu Blairrek horiei guztiei buruzko azalpenak Komunen Ganberan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu