Iraultza Islamikoaren urteurrena ari dira ospatzen gaur Iranen. Teheran hiriburuan dira ekitaldi nagusiak, baina ospakizun giroaren gainetik, tentsioa nagusitu da. Izan ere, Mahmoud Ahmadinejad presidentearen erregimenak antolatutako ekitaldien harira milaka lagun atera dira kalera: batzuk erregimenari babesa adieraztera, baina asko eta asko Ahmadinejaden kontrako jarrera agertzera.
Lekukoen eta nazioarteko albiste agentzien arabera, goizena goizetik oso handia da segurtasun indarretako kideen presentzia Teherango kaleetan. Zenbait iturrik agertu dutenez, Medhi Karoubi oposizioko buruari eraso egin diote segurtasun indarretako miliziek, eta zaruituta legoke. Halaber, Mohamek Khatami presidente ohi moderatuak ere jasan bide du milizien jazarpena. Oposizioko kideen bilgune den Vali Asr plazan tiro hotsak entzun direla ere agertu dute zenbait lekukok.
Le Monde egunkaria Teheranen gertatzen ari denaren zuzeneko kontaketa egiten ari da.
Mundua
Tentsio handia Iranen Iraultzaren 31. urteurreneko ospakizunetan
Milaka lagun batu dira Teherango kaleetan. Batzuk urtemuga gobernuarekin bat eginda ospatzeko, beste asko erregimenaren kontra manifestatzeko. Segurtasun indarrek Medhi Karoubi oposizioko buruari eraso egin diotela zabaldu dute zenbait iturrik, eta jendeari tiro egin diotela ere bai. Gaur goizekoak dira bideoko irudiak, eta erregimenaren kontrako manifestariak ageri dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu