Mendebaldeko Saharan tentsioa handituz doa, eta igandean Marokoko Poliziak 14 urteko gazte bat hil ondoren, sahararren aldeko elkarteek tiroz zaurituak hamarnaka zenba daitezkeela salatu dute. Euren bizi baldintzengatik protesta egiteko Aaiunetik 18 kilometrora egin duten kanpaleku batean biltzen jarraitzen dute sahararrek, baina Poliziak inguruak hartuta ditu, eta tiroz hartzen dituela salatu du Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko talde batek, CODAPSOk.
Ohar baten bidez salatu duenez, "biolentzia" nabarmenarekin ari da jokatzen Marokoko Polizia, eta kasu batean kanpalekura gerturatzen ari zen autoari oldartu, tiro egin eta azkenean armadako kamioi batekin atzeman zuten. Urriaren haseiratik ari dira sahararrak Gdeim Izi-ko kanpalekuan biltzen, besterik gabe, ekintza horren bitartez bidi dituzten baldintza sozial eta ekonomikoak salatzeko. Kazetariei Mendebaldeko Sahararan sartzea ukatu die Marokok.
MENDEBALDEKO SAHARA
Tentsioa areagotzen ari da Aaiunen, eta "hamarnaka" zauritu daudela diote
Marokoko Polizia tiroz ari zaie erantzuten Gdeim Izi-ko kanpalekura iristen saiatzen direnei; sahararrak euren bizi baldintzengatik protesta egiteko ari dira biltzen hor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu