Aznarrek abiatutako ildo politikoetatik jarraituko duela onartzeko ez duela "ez arazorik, ez konplexurik", azaldu du Raxoik, eta bere asmoa proiektu horrekin jarraitzea dela. Inoren aurrean bere burua nabarmentzeko beharrik ez duela sentitzen esan du, ez eta aldeak edo ñabardurak erakustekorik ere.
"Ez zaizkit axola batzuk egin ditzaketen digresioak; aitzitik, Aznarrek hain ondo defenditu dituen Espainiaren eta espainiarren interesak axola zaizkit", azpimarratu du.
Aznarren ondorengoa
"Terrorismoaren aurkako borrokan" eta "egungo Estatu eredua mantentzen" Aznarren bidea segituko duela nabarmendu du Raxoik
PPko Zuzendaritza Nazionalak ia ahobatez izendatu du Mariano Raxoi Espainiako hurrengo hauteskundeetarako hautagai. Aukeratua izan ostean, Jose Maria Aznarren Gobernuak ezarri dituen ildo politikoak jarraituko dituela adierazi du Zuzendaritza Nazionalaren aurrean, batik bat, "terrorismoaren aurkako borrokan" eta "egungo Estatu eredua indarrean mantentzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu