ThAILANDIA

Thailandiako erregea hil da

Bhumibol Adulyadej zen munduko monarkien artean erregetzan denbora gehien zeramana.

Bhumibol Adulyadej, 2012ko abenduan. PONGMANAT TASIRI / EFE
2016ko urriaren 13a
14:47
Entzun

88 urte zituela hil da, urtebete baino gehiago erietxean eman ondoren. Bankokeko Siriraj ospitalean hil da Thailandian 15:52 inguru zirenean. Larunbatean hemodialisia egin zioten burmuinean zuen likidoa drainatzeko, eta horrek tentsio beherakada eragin zion. "Sendagile taldeak ahal zuen guztia egin du, baina bere osasun egoerak okerrera egin zuen", Errege Etxeak ohar batean zabaldu duenez.

70 urte zeramatzan erregetzan, eta ez zen publikoki ageri urtarrilaren 11z geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.