mundua

Thailandiako Gobernuak ez du onartu Senatu bidezko negoziazio proposamena

Gobernuaren kontrako mugimendua indarra galtzen ari da, eta horregatik, auziari irtenbidea emateko Senatuak bi aldeei egindako proposamena ez du onartu Gobernuak. Alkandora gorridunek, aldiz, prest daudela esan dute.

2010eko maiatzaren 18a
19:20
Entzun
Alkandora gorridunen mugimendua hustutzen ari dela-eta Thailandiako Gobernuari ez zaiobeharrezkoa iruditu negoziatzea. Beraz, Senatuak egindako proposamena ez du onartu. Alkandora gorridunek, aldiz, onartu dute eskaintza: "Senatuak proposatutako negoziazio erronkari ekitea onartu dugu, gauzak doazen bezala joan daitezen uzten badugu, ez baitakigu zenbat pertsona hilko diren", azaldu du Natawut Saikua alkandora gorridunen buruzagietako batek. Gobernuaren ultimatumaren ostean gotortuta jarraitzen du oposizioak, baina gero eta gutxiago dira, eta beldur dira armadak euren kontra egingo duela.

Veera Musikapong da Thailandiako oposizioaren buruzagi probintzialetako bat, eta hark atzera egitea erabaki zuenetik, haren eskualdeko guztiek jarraitu diote, Gobernuak erraztutako garraioan joan ere. Hori adibideetako bat besterik ez da, bide hori bera hartu baitute hainbat buruzagik eta euren jarraitzaileek. Horrekin batera buruzagien artean dauden ezberdintasunen ondorioz, armadaren jazarpenarengatik eta Puea Thai oposizioko alderdiak egiten duen presioagatik alkandora gorridunen mugimenduak indar asko galdu du —Puea Thai alderdiak finantzatzen du mugimendua—.

Duela egun batzuk Gobernuari presio egiten milaka lagun zeuden lekuan ehunka gutxi batzuk geratzen dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.