IZEN PROPIOAK

Thomas Klestil

2004ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Austriako presidente Thomas Klestil oso larri dago atzo goizaldean bihotzekoak eman zioenetik. Bere egoitzan artatu ondoren, Vienako Ospitale Nagusira eraman zuten goizean helikopteroz. Medikuek «konorterik gabe» dagoela eta bere bizitza «arrisku larrian» dagoela eman zuten jakitera. «Oso kezkatuta gaude, baina itxaropen txiki bat gordetzen dugu. Dena den, datozen orduotan jakingo dugu bere benetako egoera zein den», adierazi zuen Reinhard Krepler medikuak. Austriako kantziler Wolfgang Schüsselek presidente kargua hartu zuen atzo.Thomas Klestil (Viena, 1932) presidentea aste honetan, ostegunean, zen uztekoa bere kargua presidentetzarako azken bozak irabazi zituen Heinz Fisherrek ordezkatuko du karguan. Klestil kontserbadorea 1992. urtean heldu zen presidentetzara OVP Austriako Alderdi Popularraren eskutik eta sei urte geroago kargua berritu zuen hamabi urtez izan da presidente. 1999. urtean bozak irabazi zituen Jorg Haiderren eskuin muturreko FPO alderdia gobernura irits ez zedin, popular eta sozialdemokraten arteko koalizioa eratzen saiatu zen.Klestil gaixorik zegoen biriketatik 1996. urteaz geroztik, hain zuzen ere, pneumonia atipiko bat izan zuenez geroztik. Azkeneko hilabetean nabarmen murriztu zituen egiten zituen agerraldiak, hain justu, osasun egoera zela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.