Tindufen izan ziren ekintzaile sahararrak epaitzen hasi dira Marokon

Aljeriatik bueltan iaz atxilotutako zazpi ekintzaileetatik hiruk urtebete daramate preso Marokon

Erredakzioa
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararren kontrako azken urteetako epaiketa garrantzitsuena abiatu zen atzo Marokon. Aljeriako errefuxiatu guneetan izan ostean iaz atxilotutako zazpi ekintzaileei traizioa egitea leporatu zien Rabatek; Tindufen Fronte Polisarioko ordezkariekin elkartzeagatik akusatu zituzten. Casablancako epaitegi batean izan ziren atzo zazpiak, tartean urtebete preso daramaten hiru ekintzaileak -Brahim Dahane, Ali Salem Tamek eta Ahmed Naciri-. Beste lau ekintzaileak urtean zehar askatu dituzte, nazioarteak egindako presioari esker.

Aminatu Haidarren babesa

Aminatu Haidar Casablancara joan zen atzo, ekintzaileei babesa ematera eta «egun historiko» horretan presente egoteko -aurreneko agerraldi publikoa du gose greba egin zuenetik-. Amnesty Internationalek ere haiek askatzeko eskatu du, kontzientzia presoak direla argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.