Atzerri politikari dagokionez, George Bushek aurreneko agintealdian urratutako bide beretik segituko duela pentsa daiteke kargu-hartze ekitaldian. Izan ere, AEBen segurtasuna munduko beste herrialdeetako askatasunaren eta segurtasunaren mende dagoela nabarmendu du, eta, beraz, "mundu osoaren askatasunaren alde" borrokatzea dela AEBen egitekoa. "Tiraniak mundutik erauztea dut azken helburu", azpimarratu du.
Ildo horretatik, "tiranien menpe" bizi diren herrialdeetako "mugimendu demokratikoak" babestuko dituela hitzeman du, eta argi utzi du ez duela horretarako armak erabiltzeko eragozpenik. "Hori ez da armen lehen funtzioa, baina geure burua eta geure lagunena armen bidez defendituko dugu beharrezkoa den guztietan, aldarrikatu du.
Capitolioan zin egingo du Bushek, eta milaka herritarrek ekitaldia zuzenean jarraitu dute. Jai kutsua izan du kargu-hartzeak —besteak beste, hainbat dantzaldi egingo dira Washintongo hainbat lekutan egun guztian zehar—, baina, era berean, Bushen politikarekin ados ez dauden milaka herritarrek beren protesta entzunarazteko baliatu dute.
Hori dela eta, segurtasun neurri handiak hartu dituzte; inoizko handienak: Etxe Zuriaren inguruan misilak ere ezarri dituzte, badaezpada.
AEBak
"Tirania mundutik erauztea" duela helburu esan du Bushek bigarren aldiz presidente kargua hartzeko ekitaldian
Gaur eguerdian (arratsaldea Euskal Herrian) egin du George Bushek AEBetako presidente kargua hartzeko zina, Washingtonen. Segurtasun neurri itzelak hartu dituzte ekitaldia babesteko, eta, halaber, ospakizun garestiak izango dira gaur egun guztian (orotara 40 bat milioi dolar gastatuko dituzte ekitaldiaren kariaz). Bigarren agintealdian "mundu osoaren askatasunaren alde" borrokatuko dela agindu du, eta "tiraniak mundutik erauztea" duela helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu