MUNDUA

Tiroak izan dira Boli Kostan polizien eta kasko urdinen artean

Laurent Gbagbo orain arteko presidentearen jarraitzaileek Alassane Ouattara hauteskundeetan aukeratu berri izan den presidentearen egoitzari eraso egin diote. Gerra zibil arriskuaz ohartarazi dute. Ez da ez hildakorik ezta zauriturik izan.

2010eko abenduaren 13a
15:41
Entzun
Tentsioak gora egin du Boli Kostan. Laurent Gbagbo orain arteko presidenteak ez du onartzen Alassane Ouattararen garaipena azaroaren 28ko hauteskundeetan, eta istiluak hasi dira pizten. Gbagboren jarraitzaileek Ouattaren egoitza hartzen saiatu dira gaur, eta Nazioa Batuen Erakundeko kasko urdinek tiro eginez erantzun diete.

Ouattarak nazioartearen eta NBEren babesa dauka, eta bere egoitza bunker bihurtu dute kasko urdinek eta Ouattararen aldeko miliziek. Boli Kostako militarren buruak, ordea, alde batera mantentzeko eskatu die horiei. Gbagbok beste bost urtez jarraitu nahi du lehendakaritzan, eta aurreko egunetan jada milaka dira ACNURen arabera inguruko herrialdetara ihes egin dute errefuxiatuek. Izan ere, gerra zibilaren beldur da jendea, militarrek Gbagbo babesten dutelako, eta zenbait miliziek, Ouattara.

Azaroaren 28ko hauteskundeetan botoen %54 lortu zuen Ouattarak, eta %46, Gbagbok. Ordura arteko presidenteak, ordea, emaitzak onartu ez eta Kontituzio Kontseiluak emaitzaik irauli zituen, biek presidentetza aldarrikatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.