Tiroketa batean hamahiru lagun hil dira Kolonbian
BOGOTA. FARC gerrillaren eta paramilitar talde baten arteko tiroketan hamahiru lagun hil dira Kolonbiako hego-mendebaldean. Agintarien arabera, borrokan parte hartu duten paramilitarrek 2006an utzi zituzten armak. Bestalde,FARCek bahitutako Armando Acuña zinegotzia aske utzi dutela jakinarazi du haren familiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu