Tiroketak zapuztutako festa

PQ alderdi irabazlearen ospakizun ekitaldian pertsona bat hil zuten atzo tiroz. Erasotzailea Quebecekoa bertakoa da. «Ingeles-hiztunak altxatzen ari dira!», oihukatu zuen atxilotzeko unean.

Tiroen ostean, oholtzatik jaitsarazi zuten Pauline Morais, bere alderdiko segurtasun langileek. Z / BESTEAK.
Arnaitz Lasarte.
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Gutxi iraun die pozak bederatzi urteren ostean Quebeceko hauteskundeak irabazi dituen PQ alderdiko jarraitzaileei. Montrealgo Metropolis antzokian Pauline Marois bozetako irabazlearen hitzaldia entzuten ari zen pertsona bat tiroz hil zuen gizonezko batek. Tiroketa horrek zapuztu zuen Quebeceko independentisten festa.

Hasi eta berehala eten behar izan zuten Marois PQ alderdiko buruak ehundaka jarraitzaileren aurrean hasitako esku hartzea. Maroisek Quebecen burujabetza aldarrikatu osteko txaloen eta oihuen artean, gizonezko batek bi tiro jaurti zituen eraikinaren barruan. Erasoaren ondorioz, oholtzaren atzealdean zegoen pertsona bat hil zen. Montreal Gazzette egunkariaren arabera, ekitaldian lanean ari zen argi teknikari bat da hildakoa. Haren lankide bat ere larriki zauritu zen erasoan. Poliziak jakinarazi du hobera egin duela haren osasun egoerak.

Ustezko erasotzailea «berehala» atxilotu zuten poliziek, antzokiaren kanpoaldean. Atxiloketaren unean honakoa oihukatu zuen: «Ingeles-hiztunak altxatzen ari dira» oihukatu zuen. Oihu hori frantzesez egin zuen, baina gero ingelesez ere aritu zen oihuka. Polizia ikertzen ari da erasoaren arrazoiak eta helburua zeintzuk diren. Atxilotuak 62 urte dituela jakinarazi dute, eta Quebec bertakoa dela. Ez dute adierazi, ordea, ingeles edo frantzes-hiztuna den.

Morais ari zen hitz egiten erasotzaileak tiro egin zuenean. Hain justu, Quebecen burujabetza aldarrikatzen ari zen une horretan: «Irekiak izateko eskatu nahi diet gure auzokide kanadarrei. Erabat ziur nago Quebecek herrialde burujabe bihurtzeko beharra duela. Hori esan ondoren entzun ziren tiro hotsak antzokian.

Ian Lafreniere poliziaburuaren esanetan, eraikinaren atzealdetik sartzen ahalegindu zen erasotzailea. Hain justu, han zeuden argi teknikariak Moraisen hitzaldia amaitu zain. Gizonezkoak tiro egin zuen bi aldiz, eta bi laguni jo zieten tiroek. Lekukoen arabera, arma trabatu egin zitzaion orduan, eta horrek saihestu zuen sarraskia handiagoa izatea.Erasoaren lekuan bi arma aurkitu ditu Poliziak. Atxiloketaren aurretik antzokiaren atzeko parteko gela bati su ematen ere saiatu zen erasotzailea.

Erasoaren ostean tentsio handiko uneak igaro zituzten eraikinean. Segurtasun zerbitzuko langileak korrika igo ziren oholtzara. Marois besoetatik heldu, eta jendaurretik erretiratu zuten. Hamar minutu geroago berriro igo zen oholtzara PQko burua, eta jarraitzaileei eraikina «lasaitasunez» hustutzeko eskatu zien. Horrela amaitu zuten independentistek hauteskundeetako emaitzak ospatzeko festa.

Erasoa gaitzetsi dute

Erasoa gaitzetsi egin dute hauteskundeetan parte hartu duten alderdi guztiek. Maroisek ohar batean adierazi du horrelako biolentzia ekintzek ez dutela baldintzatuko hauteskundeen bilakaera. Kanadako lehen ministro Stephen Harperrek ere atentatua «oso txartzat» jo du, eta esan du ez direla onargarriak gisa horretako ekintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.