KOLONBIA

Tiroz eraso diote Ivan Duque Kolonbiako presidentearen helikopteroari

Ez da zauriturik egon, helikopteroa blindatuta baitzegoen. NBE eta AEEk erasoa gaitzetsi dute.

Argazkian Ivan Duque, Diego Molano defentsa ministroa, Daniel Palacios barne ministroa eta Silvano Serrano Norte Santander departamentuko gobernadorearekin. EFE
2021eko ekainaren 26a
09:18
Entzun

Ivan Duque Kolonbiako Presidentea helikoptero batean zihoala tiroz eraso diote, presidenteak berak sare sozialen bidez adierazi duenez. Kolonbiako Cucuta hirian jazo zen gertaera, eta presidenteaz gain, helikopteroan zihoazen Diego Molano defentsa ministroa, Daniel Palacios barne ministroa eta Silvano Serrano Norte Santander departamentuko gobernadorea. Hiriko aireportuan lurreratzen ari zela eraso zioten helikopteroari. Hala ere, ez da zauriturik egon.

Presidenteak adierazi duenez, «atentatu koldar baten biktima» izan da, eta helikopteroa gotortuta zegoelako irten dira bizirik. Era berean gehitu du Gobernuak ez duela atzera egingo: «Tinko mantenduko gara narkotrafikoaren, terrorismoaren eta talde kriminalen aurkako borrokan». NBE Nazio Batuen Erakundeak eta AEE, Amerikako Estatuen Erakundea ere erasoa gaitzetsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.