irak

Tiroz hildako 26 gorpu aurkitu dituzte Irak mendebaldean

Irak mendebaldean dagoen Qaim hirian tiroz hildako 26 lagunen gorpuak aurkitu dituzte. Hiri horretako erietxeko zuzendariak jakinarazi duenez, hildakoek zibilen arropak zituzten, eta haien artean emakume bat ere badago. Bestalde, gutxienez hiru lagun hil eta hamar zauritu dira Bagdaden egindako atentatuan.

2005eko martxoaren 9a
11:29
Entzun
Irak eta Siriaren arteko mugaren inguruan aurkitu dituzte 26 lagunen gorpuak. Inguruko erietxe batera eraman dituzte gorpu guztiak, eta oraindik ez dakite armadako kideak, poliziak,edo zibilak diren. Dakiten bakarra da, 26 horietatik bat emankumezkoa dela.

Irakeko Poliziak jakinarazi duenez, gaur ere atentatu suizida izan da Bagdaden, bonba-auto bat leherrarazita, eta gutxienez hiru lagun hil eta hamar zauritu dira. Irakeko Polizien irakasle atzerritarrak bizi diren hoteleko sarrera kontrolean leherrarazi du ibilgailua suizidak. Poliziak esan duenez, ibilgailua gerturatu denean itxura "susmagarria" hartu diote, eta tiroka egin, orduan leherrarazi du karga, erresistentziako kideak.

Goizeko zazpiak baino lehen izan den leherketak ke asko altxatu du, eta inguruko eraikinetako kristalak dardaraz jarri ditu.

Hiru lagun ere hil dira, horietako bat ekintzailea bera. Zaurituak ere hainbat dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.