IZEN PROPIOAK

TOM RIDGE

2004ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
AEB Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko Departamentuko idazkari nagusi Tom Ridgek dimisioa aurkeztu zion herenegun George Bush presidenteari Kanadan dago egunotan presidentea. Erabakia hartzea «zaila» izan zela jakinarazi zuen, baina orain «lasai» egon nahi duela zehaztu zuen: «Beste gauza batzuk egiteko denbora pixka bat nahi dut». 59 urte ditu Ridgek.Pennsylvaniako gobernadore izan zen Bushek Washingtonera joateko eskatu zion arte. 2001. urteko urrian sartu zen Etxe Zurian. Hasiera batean Segurtasun Nazionaleko aholkulari nagusia izan zen eta gerora irailaren 11ko erasoen ondoren eratu zen erakunde berriaren zuzendari izendatu zuten, hain zuzen ere, Segurtasun Nazionaleko Departamentuko idazkari nagusi 2003. urteko urtarrilean sortu zen erakundea.«Denbora tarte txiki honetan gauza asko» lortu direla zehaztu zuen:«Terroristek badakite orain duela bi urte ez zeuden segurtasun neurri osagarriak daudela». Tom Ridge karguan izan den bitartean sei alditan ezarri da alerta egoera handiena, laranja kolorekoa, alegia. Sistema horrek jaso dituen kritiken aurrean, herritarrei informazio horren berri ematea zuzentzat jo zuen. Iragan uztailaren 4ko jaialdian eraso bat gertatzea eragotzi zutela iritzi zion.Segurtasun Nazionaleko Sailean 100.000 pertsonek egiten dute lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.