Kelly kasua

Tony Blairrek David Kellyren identifikazioa publikoki eman zuela ukatu du

Britainiako lehen ministroak, Tony Blairrek, BBC kate publikoko "satorraren" izena eman izanarekin ez duela ezer ikustekorik esan du. Blairrek bera izan ez dela adierazi duenez, Geoff Hoon Defentsa ministroarengan jarrita daude begi guztiak. 'The Finacial Times' egunkariak Kellyren izena eman zuena Hoon izan zela baieztatu du.

2003ko uztailaren 22a
17:42
Entzun
David Kelly, 59 urteko zientzialaria, ostiralean agertu zen hilik. Beso bateko zainak moztuak zeuzkala ikusirik, bere buruaz beste egin zuela uste dute adituek.

"Kelly kasua" aztertzen duen epaileak, Lord Brian Huttonek, Blair eta Hoon dei ditzake deklaratzea joateko. 'The Financial Times'-en arabera, Defentsa ministroa bere kargua uztera beharturik aurki daiteke. Egunkari horren arabera, ikerketa judizialak aztertuko du Defentsa Ministeritzak eta Gobernuak Kelly behar bezala zaindu ote zuten edo haien segadaren biktima izan zen .

Erresuma Batuko telebista publikoak, BBC-k, bere egunean esan zuena berretsi du, baina, hala ere, 'The Fiancial Times'-ek BBC-n barne zatiketa dagoela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.