IRAKEKO OKUPAZIOA

Torturak jasan dituzten 173 preso

Okupazio indarrek ustezko 80 ekintzaile hil dituzte azken bi egunetan

Erredakzioa
2005eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Irakeko Barne ministerioaren atxiloketa zentro batean elikatu gabe aurkitu zituzten 170 presokbaino gehiagok torturak jasanzituztela onartu zuen atzo Irakeko lehen ministro Ibrahim al Jaafarik. Lehen ministroak ziurtatu zuenez, ikerketa abian jarri dute. «Barne ministerioaren espetxe batean, elikadura urritasun nabarmena zuten 173 preso zeudela jakinarazi didate. Eman didaten informazioaren arabera, horietako batzuek torturak jasan zituzten», azaldu zuen lehen ministroak. Agintari sunita baten arabera, presoak sunitak ziren eta aspaldian Gobernuak ez zien kasurik egiten komunitate sunitak honen gainean egindako kexei. Al Jaafarik jakinarazi zuenez, presoak lekuz aldatu dituzte eta artatuak izango dira.

Bien bitartean, aurrera jarraitzen du AEB Amerikako Estatu Batuen Altzairuzko Gortina erasoaldiak. Estatubatuarrek jakinarazi zutenez, ustezko 30 ekintzaile hil zituzten atzo Ubaidin. Astelehenean beste 50 ekintzaile hil zituzten Siriako mugatik gertu burutzen ari diren operazioan. Azken bi egunetan, beraz, ustezko 80 ekintzaile hil dituzte. Atzo gaineratu zutenez, soldadu estatubatuarrek «ustezko 150 ekintzaile atxilotu dituzte erasoaldia hasi zenetik».Era berean, aginte estatubatuarrak aditzera eman zuenez, okupazio indarrek Baath alderdiko buruzagi garrantzitsu bat atxilotu zuten, atzo, Diala probintzian. Soldaduek Sahrki Shaid preso hartu zutela dio oharrak. AEBen hitzetan «Diala probintziako Baas alderdi berriko burua da». Herrialdean izandako erasoetan, 25 lagun baino gehiago hil ziren atzo. Barne ministerioko iturrien arabera, Mahmudian 15 irakiar eta 3 marine hil ziren bonba auto batek eztanda egin ostean. Horiez gain, gutxienez Irakeko segurtasun indarretako 10 kide ere hil ziren. Kirkuken izandako bi erasotan zazpi polizia eta Armada estatubatuarrarentzat lanean ari zen enpresa gizon baten semea hil ziren. Bagdaden, aldiz, bi poliza hil eta sei zauritu zituzten bonba eraso batean. Era berean, irakasle bat hil zuten tiroz Mustansaria unibertsitatearen aurrean. Mosulen, polizia bat hil eta beste zazpi zauritu ziren ustezko ekintzaileekin izandako borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.