Iraken okupazioa

Torturengatik epaitutako lehen soldaduari urtebeteko kartzela zigorra ezarri dote

Preso irakiarrei egin zaizkien torturak direla-eta epaitu duten lehen soldadu estatubatuarra errudun dela erabaki du tribunal militarrak. Hiru delitutan atzeman dute errudun Jeremy Sivits soldadua: zehazki, presoei tratu txarrak emateko konspirazioan parte hartu duela, bere mende zeuden gatibuak babestu ez zituenez lanean axolagabe jokatu zuela, eta, halaber, basakeriaz eta boterea gehiegikeriaz erabiliz jardun duela ebatzi du tribunalak. Sivitsek berak akusazio horiek guztiak onartu ditu bere deklarazioan. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote, eta ejertzitotik botako dute urtebetez.

2004ko maiatzaren 19a
16:44
Entzun
Argi eta garbi esan du Sivitsek delitu horiek guztiak egin zituela. Izan ere, aurretik fiskalekin elkarlanean jardun du Sivitsek, agi denez, torturekin gertatutako argitzen laguntzeko borondatez.

Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote soldaduari; ezarri ziezaioketen zigorrik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.