Liberia

Trantsizioko gobernuaren buru Gyude Bryant enpresaburu izatea adostu dute Liberiako gatazkako alde guztiek

Accran, Ghanako hirburuan, daude bilduta Liberiako gatazkarekin zerikusia duten aldeak, eta hainbat egunetako negoziazioaren ondoren, trantsizioko gobernuko presidentea Gyude Bryant enpresaburua izango dela adostu dute. Alde batetik, Charles Taylorren Gobernuan lehendakariorde zen Moses Blahk gidatzen duen behin-behineko gobernuko ordezkariak, eta, bestetik, talde armatu erreboltarietako eta oposizio zibileko buruzagiak ari dira parte hartzen elkarrizketetan.

2003ko abuztuaren 21a
17:07
Entzun
Enpresaburua izatez gain, Eliza Episkopaleko kide ezaguna da trantsizio gobernuk buru hautatu duten Gyude Bryant. Behin-behineko gobernuak, 18 alderdi politikok eta hainbat talde zibilek proposatutako hautagaien artean aukeratu dute.

Bake negoziazioetan hitzartu denaren arabera, datorren urrian hasi eta bi urtez gidatu behakro du trantsizio gobernua Bryantek. Izan ere, 2005 amaitu baino lehen hauteskunde libreak egingo direla hitzartu dute bake akordioetan.

Lau urtez gerra zibil ankerra bizi izan dute Liberan, eta abuztuaren 11an Charles Taylor presidenteak erbestera alde egin ostean, bakerako aurreraurrats dezente eman dira haren gobernuko kideen eta erreboltarien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.