Libia

Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak bihar aldarrikatuko du Libiaren askatzea

Trantsizioko gobernua izendatuko dute eta zortzi hilabeteren buruan hauteskundeetara deitu nahi dute.

2011ko urriaren 22a
16:07
Entzun

Aste honetan Bani Walid eta Surt hartu ostean eta Muammar Gaddafi hil ostean, Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Libia askatu dutela aldarrikatuko du bihar, gaur erakunde horren bozeramaile Abdo Rahman Businek jakinarazi duenez.  Mustafa Abdulialil errebeldeen buruak egingo du iragarpena, Bengazin, Surt hartzeko borrokan parte hartu duten errebeldeak iritsi ostean.

Iragarpenaren ostean trantsizioa egiteko gobernua izendatuko dute. Egungo lehen ministroak gaur emango du dimisioa trantsizioa bideratzeko, Libiako Kontseilu Nazionala osatuko dute, legebiltzar funtzioekin, eta horrek Konstituzioa idatziko du. Asmoa hauteskundeetara zortzi hilabete baino lehen deitzea dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.