Libia

Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak jarduneko lehen ministroaren gobernua osatzeko eskaintza atzera bota du

Mahmud Jibrilen lidergoa omen da eztabaidagai nagusia. Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak zilegitasuna aitortu dio Kontseilu Nazionalari

2011ko irailaren 19a
09:57
Entzun

Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak atzera bota du Mahmud Jibril jarduneko lehen ministroak gobernua osatzeko luzatu dion eskaintza. Soilik zeinbat puntutan onartu dute, eta ministerio batzuk nork zuzenduko dituen erabakiko dute. "Baina oraindik eztabaidatzeko asko dago", esan dute.

Jibrilen asmoa Libia "behin betiko askatzen duten bitartean" herrialdea zuzenduko duen gobernua osatzea zen. Oraingoz, ordea, ministerioak 36tik 24ra murriztea besterik ez dute adostu. Dirudienez, eztabaidagai nagusia Jibril bera da, lider moduan jarraituko duen edo ez.

Aurreko astean Trantsiziorakok Kontseilu Nazionalak hogei hilabetean hauteskundeetara deitzeko eta Konstituzio berri bat adosteko konpromisoa hartu zuen.

Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak gaur Libiaren ordezkari izateko zilegitasuna aitortu dio Kontseilu Nazionalari, eta erakunde horretan Libiak duen lekua eskaini dio. Nazio Batuen Erakundeak ostiralean onartu zion ordezkaritza Kontseilu Nazionalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.