Hauteskundeak aurreratzea eta Hormando Baca Boliviako presidentea ez izatea eskatzen zuten meatzariek, indigenek eta langileek. Izan ere, azken asteetako protesten ondoren Carlos Mesak presidente kargua utzi egin zuen. Protesta ugari egin zituzten herritarrek kaleetan, hidrokarburoen nazionalizazioa eskatzeko, eta protesta horiei eutsi ezinik utzi zuen kargua Mesak.
Eduardo Rodriguez aukeratu du Boliviako Kongresuak errepublikako presidente izateko. Auzitegi Goreneko presidentea zen, eta berez, bere aurretik beste bi lagun zeuden kargu hori hartzeko. Biek uko egin zioten, ordea, kargua hartzeari, meatzariek ez zituztelako onartzen.
bolivia
Trantsiziorako presidentea izango dela esan du Boliviako presidente berriak
Boliviako Kongresuak Carlos Mesaren dimisioa onartu du, eta Eduardo Rodriguez izendatu du errepublikako presidente berri. Bere agintea trantsizioko agintea izango dela iragarri du Rodriguezek, eta hauteskundeak aurreratuko dituela iragarri du. Legez, Kongresuko presidente Hormado Bacari eta Diputatuen Ganberako presidente Mario Cossiori zegokien presidente kargua, baina haiek kargua hartzeari uko egin zioten, meatzariek, indigenek eta langileek hala eskatzen zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu