Alemania

Tratamendu psikiatrikoan zegoen gizon batek hiru pertsona hil ditu labanez Wurzburgen

Hainbat pertsona zauritu ditu erasotzaileak hiriko erdialdean, kalean zegoen jendearen aurka ausaz eginez.

Herritar talde batek ersotzailea inguratu du. Sare sozialetan zabaldutako bideo bateko irudia. BERRIA
2021eko ekainaren 25a
21:42
Entzun

Arratsaldean gertatu da erasoa, 17:20ak aldera. Laban handi bat zuen pertsona batek, Alemaniako Wurzburg hiriko erdialdean zegoen jendearen kontra jo du, ausaz. Hiru pertsona hil ditu eta beste hainbat zauritu. Agintariek esan dutenez, erasotzailea somaliarra da eta tratamendu psikiatrikoan dago.

Hankutsik zegoen 24 urteko erasotzailea. Bavariako agintarien arabera, hainbat lege hausteengatik atxilotua izan zen lehen ere, eta egun batzuk zeraman psikiatra batekin lanean.

Erasoaren bideoak asko zabaldu dira sare sozialetan.

Bavariako Barne arduradunaren arabera, ez dago zantzurik erasotzailea islamismoarekin lotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.