'Terrorismoaren aurkako' neurriak

Trenetako segurtasun neurriak zorroztuko ditu Europak

Ustezko erasotzaileak identifikatzeko kontrolak handituko dituztela iragarri dute EBko bederatzi herrialdek.

Polizia Bruselako tren geltokian. STEPHANIE LECOCQ / EFE
2015eko abuztuaren 29a
12:46
Entzun

Amsterdam eta Paris arteko trenean izandako eraso saioak beldurra zabaldu du Europan. Hori dela eta, Parisen bildu dira gaur EBko bederatzi herrialdeetako Barne eta Garraio ministroak, trenetako segurtasun neurriak zorroztu asmoz. Hartutako erabakien artean daude, ustezko erasotzaileak identifikatzeko neurriak eta polizia patruilak ugaritzea.

Neurriok ibilbide luzeak egiten dituzten trenetan soilik jarriko dituzte abian.

Frantzian, Espainian, Belgikan, Luxenburgon, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Alemanian, Italian eta Suitzan sartuko dira indarrean neurriok.

Joan den asteko ostiralean, Frantziako Poliziak 25 urteko Ayoub El-Khazzani atxilotu zuen Amsterdamdik Parisera zihoan abiadura handiko trenean. El-Khazzanik hiru pertsona larri zauritu zituen gainean zeraman kalashnikov fusilarekin. Arma horretaz gain, pistola bat ere aurkitu zioten atzeman zutenean. Poliziak atentatu terroristatzat jo du erasoa. El-Khazzaniren abokatuak, aldiz, argudiatu du armak "aurkitu" egin zituela, eta haren asmoa "jan ahal izateko lapurtzea" zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.