Joan den igandean finalerdietako bigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren Mungian, eta Lasak eta Bengoetxeak, Aurtenetxeri eta Zubiagari irabazita, finalerako txartela lortu zuten (22-11). Partida emaitzak adierazten duena baino gogorragoa izan zen. Bigarren finalerdian, Ortiz II.ak eta Mintegik lehen puntua lortu zuten Elorrietaren eta Gurrutxagaren aurka (22-16). Igandean jarraituko du Txapelketak Mungian (11:30).
TROBIKA TXAPELKETA . Lasa-Bengoetxea gipuzkoarrek finalerako txartela lortu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu