AEBak

Trump eta Clinton, gero eta sendoago

Etxe Zurirako lasterketarako indartuta atera dira Hillary Rodham Clinton demokrata eta Donald Trump errepublikanoa Astearte Handian. Hautetsontziak ireki dituzten 11 estatutako zazpitan garaitu dira biak ala biak, beste hautagaiei tarte handiak ateraz.

2016ko martxoaren 2a
07:49
Entzun

Gero eta argiago dago, eta, gaur-gaurkoz, Donald Trump eta Hillary Rodham Clinton izango dira AEBetako presidentetzarako hautagaiak. Astearte Handia zuten atzo, eta errepublikanoen artean egindako bozetan Trump garaitu zen 11 estatutatik zazpitan. Emaitza bera lortu zuen Clinton demokratak ere. Nolanahai ere, oraindik ez dago ezer erabakita.

Clintonek botoa eman zuten demokraten %60 baino gehiagoren botoak jaso ditu Alabaman, Arkansasen, Georgian, Tennessen, Texasen eta Virginian; Massachusettsen, berriz, irabazi arren, gertu gelditu zaio Bernie Sanders. Azken hori Oklahoman, Minesotan, Coloradon eta Vermonten nagusitu da. Clintonek berretsi du bera dela alderdiko hautagai nagusia, baina Sandersek uste baino emaitza hobeak izan ditu, eta eusten ari zaio lehiari.

Trump erraz gailendu da Alabaman, Massachussettsen, Tennesseen eta Georgian; eta alde txikiagoz Arkansasen, Vermonten eta Virginian. Ted Cruz nagusitu da Texasen eta Oklahoman. Garaipen horrek areagotu egin du alde errepublikanoaren zatiketa; izan ere, Trump hautagai sendo bat bihurtu da, femomeno bat izateari utzita, eta krisia eragin du, alderdiaren irudia desitxuratzen eta muturreko jarrerak suspertzen ari delako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.