AEBak

Trump: "Probokazioek jarraitzen badute, ez dugu izango Ipar Korea suntsitzea beste biderik"

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrean hitz egin du AEBetako presidenteak, aurreneko aldiz. "Ipar Korea suntsitu beste aukerarik ez zaigu geldituko", esan du.

Trump, gaur, NBEren egoitzan. ANDREW GOMBERT, EFE
2017ko irailaren 19a
07:32
Entzun

Donald Trump AEBetako presidentearen arabera, Ipar Koreak ulertu behar du "desnuklearizazioa" dela egin dezakeen bakarra. "Suziri jaunak beretzat eta bere herriarentzat suizida den misioa hartu du", esan du Kim Jong-un-i erreferentzia eginez. Azpimarratu du inori ez zaiola komeni Ipar Koreak baliabaide nuklearrak edukitzea: "Mundu osoari egiten diote mehatxu".

Ez du Ipar Koreari buruz bakarrik hitz egin. Venezula "erabateko kolapsoaren atarian" dagoela esan du, eta ohartarazi du AEBak neurri berriak hartzeko prest daudela Nicolas Madurok "gobernu autoritarioari" eusten badio. "Maduroren diktadurak min ikaragarria eta sufrimentu handia sortu ditu herrialde horretan".

Kubako Gobernua "ustela" dela ere esan du, eta ez diola enbargoa kenduko berretsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.