Greziako gobernu programa

Tsiprasen aldeko konfiantza mozioa aurrera atera da

Bart gauean Greziako Legebiltzarraren gehiengoak babesa eman dio Alexis Tsipras presidentearen konfiantza mozioari; 300 parlamentarietatik, alde bozkatu dute 162k. Mozio hori lagun, Eurotaldeko eta Europako Kontseiluko kideak limurtzen saiatuko da Grezia gaur eta biharko bileretan.

Parlamentariak Tsipras zoriontzen, konfidantza mozioa aurrera atera ostean. YANNIS KOLESIDIS / EFE
2015eko otsailaren 11
07:30
Entzun

Greziako Legebiltzarrak ez du murrizketen garaira itzuli nahi, Alexis Tsiprasen aldeko konfiantza mozioa babes handiarekin irten baita aurrera. Syriza alderdiko parlamentarien 149 botoei, haiekin akordioa egin zuten Anel alderdi eskuindarraren hamahiru parlamentarien botoak gehitu zaizkie. Hala, 162 botoen babesarekin onartu da Syrizako liderraren aldeko konfiantza mozioa —300 parlamentarik osatzen dute Greziako Legebiltzarra—. Igande arratsaldean aurkeztu zuen Tsiprasek bere gobernu programa, eta egunotan legebiltzarrean izan dute eztabaidagai. 

Babes hori lagun dutela parte hartuko du egunotan Greziak bi bilera erabakiorretan; arratsaldean, Gianis Varufakis Greziako Finantza ministroak Eurotaldearekin du bilera; eta bihar, Alexis Tsipras lehen ministroak Europako Kontseiluko bere lehen bilera izango du. Azken egunotako mugimenduei erreparatuta, oso zail izango dute kideak konbentzitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.