ASIAKO ITSASIKARA
'Tsunami'-a gertatzeko arriskua Europan?
Azken urteetan egindako zenbait ikerketa zientifikoren arabera, Asiako hegoaldeko hondamendiaren moduko bat gerta daiteke Atlantiko itsasoan. Kanarietako Palma uhartean (Espainia) dagoen Cumbre Vieja sumendia nahiko egongaitza da, eta eroriko balitz, milioika arroka tona jaurtiko lituzke. Horrek Asiakoa baino askoz ere tsunami bortitzagoa sortuko luke, Simon Day adituaren ustez, eta Europan ez ezik Ameriketan ere hondamendia eragingo luke. Dena den, milaka urte barru izan daiteke hori. Bill McGuire eta Doug Masson adituek diote, aldiz, sumendiak erorita ere ez lituzkeela Dayk iragarritakoak bezain ondorio larriak ekarriko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu