Indonesian gorantz doa aste honetan Mentawai uharteetan izan den tsunamiak eragindako hildako lagunen kopurua. 408 dira oraingoz, baina 303 pertsona desagertuta jarraitzen dute, eta horiek bizirik aurkitzea "oso-oso zaila" izango dela esan du Gurutze Gorriak, dagoeneko lau egun pasa direlako.
13.000 pertsona euren etxeetatik kanpo jarraitzen dute, propio prestatutako zentroetan babestuta, eta ospitaleetan 412 daudela jakinarazi dute agintariek. Tsunamia ikusi zuten lekukoen arabera, 7,5 graduko lurrikarak sei metroko altuera zuen olatua sortu zuen, eta olatu hori kilometro erdi baino gehiago barneratu zen uharteetan.
indonesia
Tsunamiak hildako lagunak 408 dira, eta oraindik 303 desagertu daude
Lekukoek diote sei metroko olatua sortu zuela 7,5 graduko lurrikarak, eta kilometro erdi baino gehiago barneratu zela uharteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu