Irudia.Italia
TUNISIAKO ERREBOLTATIK IHESEAN
Italiako Gobernuak larrialdi egoerari eutsi dio Lampedusa uhartean, Afrikako iparraldeko erreboltetatik ihesi etorkin andana ailegatu baita azken egunetan. Dagoeneko 5.500 dira, gehienak Tunisiakoak. Uhartean 850 etorkinentzako identifikazio eta kanporatze zentroa dago; horregatik, ailegatutako gehienak kontinentera eramaten hasi da gobernua. Etorkinen aferan «estrategia bat» lantzeko «premiazko deialdia» egin dio Italiak Europako Batzordeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu