Tunisiako Legebiltzarrak erabateko boterea eman dio presidenteari

2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Fuad Mebaza Tunisiako behin-behineko presidenteari dekretu bidez agintzeko boterea eman dio Legebiltzarrak.

Mohamed Ganutxi lehen ministroaren hitzetan, beharrezkoa zen presidenteari botere osoa ematea, premiazko erreformak onartzen denborarik ez galtzeko. 214 aulkietatik 161 kanporatutako Zine el Abidine Ben Ali diktadorearen alderdiaren esku daude. Igandean alderdiaren jarduera legez kanporatzea erabaki zuten.

Osoko bilkura egiten zuten bitartean, ehunka manifestarik Asanblada Nazionala desegiteko exijitu dute, «ez delako demokratikoa» eta «diktadura ordezkatzen duelako». Senatuak izango du azken hitza Mebazari botere osoa emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.