Tunisiako Parlamenturako bozak 2013an egingo dira
TUNIS. Hamadi Jebali Tunisiako lehen ministroak adierazi du parlamenturako hauteskundeak 2013ko martxoaren 20an egingo dituztela. Hala ere, zehaztu du ordurako konstituzioak erabateko berrespena beharko duela. Berez, urriaren 23rako onartu behar dute, baina Batzr Konstituziogileak zalantzak ditu ordurako idatzita egongo ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu