Zine al-Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohiak itzultzea erabakitzen badu «bidezko epaiketa» egingo diotela hitzeman dio Moncef Marzouki Tunisiako presidenteak, baita bere osotasun fisikoa bermatuko diola ere. Iazko matxinadaren ostean alde egin zuen Ben Alik, eta Saudi Arabian dago harrezkero. Joan eta gero, Tunisiak kartzela zigorra ezarri zion, ehunka manifestariren hilketen erantzule jo zuelako.
Ben Aliren abokatuak astelehenean jakinarazi zuen prest dagoela Suitzan dituen aktibo guztiak Tunisiari itzultzeko. Leila Trabelsi emazteak, berriz, hilaren batean esan zuen Ben Ali prest legokeela Tunisian bidezko epaiketa bat izateko.
Tunisiako presidenteak bidezko epaiketa agindu dio Ben Aliri
Saudi Arabiatik bere herrialdera bueltatzen bada osotasun fisikoa ere bermatuko diola hitzeman dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu