Peruko MRTA Tupac Amaru Mugimendu Iraultzaileko kide izateagatik 1995ean espetxeratu egin zuten Lori Benenson, eta orain baldintzapeko askatasuna eman diote, ezarri zioten 20 urteko espetxe zigorraren hiru laurdenak bete dituelako.
Aldizkako kontrolak izateaz gain, Berenson estatubatuarra ezingo da Perutik irten behin betiko askatasuna jaso arte. Peruko Justizia Ministerioak helegitea jarri dio Berensoni baldintzapeko askatasuna eman dion epaiaren aurka.J. F.
Tupac Amaruko kidea kalean da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu