Europako Talde Popularreko legebiltzarkide alemaniarren ekimenez bozketa isilpekoa izan da; hartara, diputatuek "kontzientziaren arabera" bozkatzea erdietsi nahi zutela agertu dute, eta ez alderdien mandatuak aintzat hartu. Erabaki horrek Turkiarekin elkarrizketak hastearen kontrako botoak aurreikusitakoak baino gehiago izatea erabaki du. Azken egunotan izan diren eztabaidetan ezkerreko taldeek Turkiari EBko sarrera irekitzearen aldeko jarrera azaldu dute —sozialistak, berdeak eta komunistak—.Uzkurrago agertu dira, ostera, popularrak eta liberalak. Nolanahi ere, alderdi eta talde guztietan agertu dira Turkiari bide hori ematearen kontrako ahotsak.
Europako Legebiltzarraren erabakia ez da loteslea, baina EBko gobernuek hartuko duten erabakiak eragina izango duela espero da.
Europako Batasuna
Turkia EBn sartzeko elkarrizketak hasteari oniritzia eman dio Europako Legebiltzarrak
Turkia EB Europako Batasunera biltzeko negoziazioak hasteari baiezkoa eman dio Europako Legebiltzarrak. Zehazki, 407 diputatu agertu dira aukera horren alde, 262 aurka eta 29k abstentzioa hautatau dute. Nolanahi ere, Legebiltzarraren ebazpena ez da loteslea, eta EBko estatuetako gobernuek bi egun barru hartuko dute behin betiko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu