Mundua

Turkia EBn sartzeko negoziazioak eten dituzte

Herbehereek eta Alemaniak prozesua oztopatu dute, protestei aurre egiteko moduarekin bat ez datozelako; babestu egin dituzte Europako Batasuneko gainerako 27 enbaxadoreek.

2013ko ekainaren 21a
14:07
Entzun

Egun hauetan Recep Tayyip Erdoganen gobernuak manifestarien kontra erabili duen errepresioa gaitzetsi dute Europan. Prozesua astelehenean berriro analizatuko duten arren, ez dirudi aurrera egingo duenik, EBeko kide guztien akordioa beharrezkoa baita. Enbaxadore batzuen aburuz, negoziazioa oztopatzea baino eraginkorragoa litzateke indartzea.

Bi blokeek —EBk eta Turkiak— 2005ean hasi zuten prozesua, baina aldizka oztopo berriak sortu dira. Erdoganek dio Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren erabakia hauteskundeei begirako estrategia izan dela: “Merkelek hauteskundeetarako material politikoa bilatzen du, eta material horrek ez du Turkia izan behar”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.