Kurdistan

Turkia eta Iran elkarlanean arituko dira kurduen aurkako borrokan

Bi herrialdeek PKK eta PJAK talde armatuen kontra egitea adostu dute. Atzo,Turkiako armadak PKKko gerrillariak erasotu zituen.

2011ko urriaren 21a
14:25
Entzun

Ankaran egindako bilera batean Turkia eta Irango gobernuek euren elkarlana areagotzea erabaki dute PKK eta PJAK talde kurduen aurkako borrokan. Iraneko atzerri ministroak adierazi du talde hauek arazo bat direla bi herrialdeentzat eta elkarlanean jardungo dutela eurak deusezteko borrokan. Horretarako "segurtasun mekanismoak" bermatu dituztela azpimaratu zuen.

Bestalde, Haserre agertu da Europako Batasunarekin PJAK talde terroristaten zerrendan sartu ez dutelako.

Gaurko bilera bezperan Turkiak PKKko gerrillarien kontra eraso egin ostean gertatu da. Militarrek PKKko gerrillariak erasotu zituzten Kurdistango eremu ezberdinentan, hegazkinen laguntzarekin. Hildakoak 21 izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.