Turkiak gose greba uzteko eskatu die preso kurduei

2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
ANKARA. Sadullah Ergin Turkiako Justizia ministroak gose greba egiten ari diren ehunka preso kurduri ekimena bertan behera uzteko eskatu die. Esan duenez, 680 preso politiko kurdu baino gehiago daude ekimenean parte hartzen, 58 espetxetan. Batzuek joan den irailaren 12an ekin zioten gose grebari, besteak beste epaiketetan kurdueraz mintzatzeko eskubidea eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.