Turkia

Turkiak PKK egin du Ankarako atentatuaren erantzule, eta Kurdistan bonbardatu du

Gutxienez 37 pertsona hil eta ehundik gora zauritu dira ekintza suizidan.

Gutxienez 37 pertsona hil dituzte Ankaran, eraso suizidan. SEDA SUNA / EFE
2016ko martxoaren 14a
08:24
Entzun

Inork ez du bere gain hartu igandean Ankaran egindako ekintza suizida. Baina halakoetan ohiko bilakatu denez, Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek PKK Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio atentatua, eta "haiek suntsitu arte" borrokan jarraituko dutela iragarri du. "Zibilei eraso diete, segurtasun indarrei arre egiteko ahalmenik ez dutelako. Baina ez da kezkatzeko arrazoirik, terrorismoaren aurkako borrokak irabaziko baitu azkenean", ohartarazi du Erdoganek.

Erasoari erantzunez, Iraken menpeko Kurdistan bonbardatzen hasi da Turkiako armada, argudiatuz bertan gordetzen direla PKK-ko ekintzaileak. Horretaz gain, etxeratze agindua ezarri du Sirnak hirian (Kurdistan).

Igande arratsaldean egin zuten atentatua. Arratsaldeko 17:30ak aldera, ekintzaile suizida batek gainean zeramatzan lehergailuak zartarazi zituen Ankarako autobus geltoki batean. Azken datuen arabera, gutxienez 37 pertsona hil ziren leherketan —tartean ekintzailea bera—, eta ehundik gora zauritu.

Ez da azken asteetan egindako eraso bakarra. Joan den hilean, Turkiako hiriburuan, bonba bat zartarazi zuten Ankaran konboi militar bat igarotzen ari zen unean, eta 28 pertsona hil zituzten. Atentatua bre gain hartu zuen Kurdistan Askatzeko Belatzak taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.